Zer da?
Zekale-ainotik ateratzen den haluzinogenoa da. Honela ager daiteke: logoak dituen paperezko karratuak, micropuntuak, gelatinak…
Faseak
- Abiatzea
(ordubete iraun dezake)
Kontsumitzailea deshinibiturik baita euforiak jota ere egon daitezke.
- Bidaia
(bost ordukoa, gutxi gora behera)
Haluzinazioak, distantziaren eta denboraren nahasmena, eta irudiak, koloreak eta musika distortsionatzea.
- Itzultzera
(8 eta 12 ordu artean)
Eragina apaldu, nekea agertu eta gogoa urritu egiten da.
Arriskuak
Bidai txarra izan daiteke: esperientzia larria da (denbora muga du, baina 24 ordutik gora iraun dezake) eta arazoa psikologiko iraunkorrak ekar ditzake.
Kontsumo jarraituak edo dosi handiegiak arazo psikologikoak ekar ditzake (depresioak, paranoiak…). Joera dutenek behin hartzearekin soilik eragin ditzakete arazo psikologikoak.
Nahasketak
Alkoholarekin… konbinaziio txarra jasan dezakezu.
Kanabisarekin… LSDko eraginak indartu daitezke.