Hemen gaude!!!

Duela urte batzuetatik hona, buruan darabilgu zuentzako gune bat sortzeko ideia, ikastetxeetan egiten dihardugun lana osatuko lukeena, hain zuzen.

Kezkatzen gaituzten gai batzuei buruzko mitoez eta zurrumurruez inguraturik bizi gara (drogak, sexua, gizarte sareak…). Horrenbestez, blog-aren asmoa gure zalantzak argitzen lagunduko digun informazio erabilgarria ez ezik, fidagarria ere eskainiko digun gunea sortzea da.

Hala ere, gai horiei buruzko zalantzak datozkizuen une oro ezin garenez zuekin egon, kontsultarako gune bat sortu dugu zuen galdera guztiak egin ditzazuen.

Hitz ematen dizuegu ahalik eta arinen erantzungo dugula!!!

Gainera, txat bat ere sortu dugu konektatuta egoteko eta kezkatzen zaituzten gaiei buruz hitz egiteko.

Ezinezkoa bazaizu itxarotea, etor zaitez gure lokalera:

Gaztela-Mantxa kalea, 1 (Barakaldo)

edo dei iezaguzu honako telefono zenbakira: 94-4377775

Ilusioz beterik gaude proiektu berriarekin eta, aurrerantzean, zuen laguntzarekin eta iritziekin hobetzen jarraituko dugu zuen beharretara egokitzeko.

Hemen gaituzue nahi duzuenerako!!

Aizu! taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.