Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia uztailaren 20an hasi eta 26ra arte egingo da.
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 41. edizioa uztailaren 20an hasiko da. Aurtengo ekitaldian, Elai Alai Kultur Elkartearekin batera, “maila artistiko handiko” bost kontinenteetako beste hainbeste taldek jardungo dute.
Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, eta Canilla pasealekuan egongo dira ikusgai egunero hilaren 23ra arte, 21:30etik 23:00etara bitartean. Horrez gain, uztailaren 25ean eta 26an musika-audizioen txanda izango da, Puente Colgante hoteleko terrazan.
Hilaren 25ean, larunbatean, Zeelanda Barria, Serbia eta Senegal izango dira protagonista, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Igandeko hitzordua eguerdiko ordu batean izango da, Kuba eta Indonesia izanik gonbidatuak.
Jaialdia 26an amaituko da, Portugaleten bertan. Gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera “Munduko Dantzak” ikuskizuna plazaratuko dute Carlos VII.a kalean. Ikuskizun horretan talde guztiek hartuko dute parte, eta kalean gora eta behera ibiliko dira. Jaialdia Bizkaia eta Gipuzkoako 19 udalerritan ere ospatuko da.
Honako hauek dira jaialdian esku hartuko duten taldeak: Camagua (Kuba), Ballet Jammu (Senegal), Kud Branko Cvetkovic (Serbia), Krida Budaya (Indonesia) eta Nga Uri A Te Wai-O-Taiki (Zeelanda Berria).
Iturria: Gaztebizz