Bizkaiko ikastetxeetan âbullyingâaren aurkako bere konpromisoa erakusten jarraitzen du BBK-k. Jagon hezkuntza-programaren bidez egiten duen etengabeko beharraz gain, #stopbullying publizitate-kanpaina aurkeztu du publiko orokorrarentzat.
âZure isiltasuna, bere indarraâ lemarekin, kanpainaren ardatza taldekideen konplizitate aktibo edo pasiboaren garrantzia da, jazarritako pertsonarentzako laguntzari dagokionez. Kanpainarako sortu den rap musika izen bako poema ospetsu batean oinarritzen da, âEtorri zirenâ delakoan, eta hartzailea jazarritako pertsonaren lekuan jartzea lortu gura du.
Iturria: www.bbk.eus
