Edari energetikoak

“Indarra berpizteko armarik onena” iragartzen dira. Gero eta gehiago kontsumitzen ari dira, batez ere gazteen artean eta azterketa garaian, baina… ziurrak al dira? Ondorio sekundariorik sortu ditzakete?

Aipatutako edari indargarriak alkoholik gabekoak dira, eta kontsumitzaileari nekea eta agortze sentsazioa gainditzea, gorputza desintoxikatzea eta trebetasun mentala handitzea eskaintzen diote. Kafeina, zenbait bitamina, azukreak eta beste hainbeste sustantzi naturala organikoetaz osatuta daude, eta agortze sentsazioa momentuz kentzen dute, baina neke muskularra ez dute benetan ezabatzen. Horregatik, haien efektua desagertzen denean normala da berriz nekea sentitzea.

Bestalde, arriskuak ere badaude: Miguel Ángel Rubio, Espainiaren Endokrinologi eta Nutrizio Elkartearen ordezkariaren iritziz, “Ezin da ahaztu 250 ml-eko lata batean kafe normala edo kola freskagarri baino kafeina doblea dagoela. Beraz, bizpahiru lata hartuz gero, zenbait sintoma azaldu daitezke: haserrekortasuna, gogo-bilketa falta, umore aldaketak, erasokortasuna, irrika, beldur-krisiak eta zenbait kasutan, psikosi gertaerak. Bihotz edo nerbio gaixotasunen kasuetan kontu handiz hartu behar dira holako edariak, eta noski, gomendatutako kopurua gainditzeke.

Aldi berean menpekotasunaren arriskua dago. Nahiz eta alkohola bezain adiktiboak ez izan, ongitasuneko sentsazio pasakorrak menpekotasun fisiko eta soziala sortu dezake.

Iturria: Serunion Educa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.