Alazne eskolako ehun ikasle bihurtuko dira beren ikaskideen tutore, eskola jazarpenari aurrea hartzeko

 

Gurutzetako Alazne eskolako ehun ikasle beren ikaskideen tutore bihurtu dira, eskola jazarpenari aurrea hartzeko programaren barruan.  Lehena izan da Alazne eskola barakaldarra PAT programa. Parekoen Arteko Tutoretzak’  programa Euskadin ezartzen. Bizkaiko Psikologiako Eskola Ofizialaren laguntzarekin egin dute, beheragoko ikasmailetako ikasleen “tutore emozional” bihur daitezen ikasleak, eta horrela aurre egin, jazarpen kasuei eta hobetu, ikastetxeko elkarbizitza.

 

Alazne ikastetxeko prentsa oharra
ALAZNE ESKOLAKO EHUN IKASLE BIHURTUKO DIRA BEREN IKASKIDEEN TUTORE, ESKOLA JAZARPENA GERTATZEN DENEAN LAGUNTZA EMATEKO


– Lehena izan da Alazne eskola barakaldarra BAT-Parekoen Arteko Tutoretzak’  programa Euskadin ezartzen, Bizkaiko Psikologiako Eskola Ofizialaren laguntzarekin. Eskola indarkeriari aurrea hartzeko teknika berritzaile bat da programa.

– Arazoren bat dutenean, helduen babesik gabe gidatu eta laguntzea da helburua, bai eta bizikidetza hobetzea eta bullyingari aurrea hartzea ere.

Barakaldoko Gurutzetako Alazne Ikastetxeko ehun ikasle, guztira, izan dira PAT-Parekoen Arteko Programako txartel ofiziala lortzen lehenak, Euskadin. Bakarra da programa mundu osoan, eta haren bidez, ikasle nagusiek (zehazki, DBHko 3. mailako 50 ikasle, eta DLHko 5. mailako beste 50) beheragoko ikasmailetako ikasleak tutorizatzen ikasten dute, ikasgeletako indarkeria eta jazarpenari aurrea hartzeko..

Psikologia Eskolako Hezkuntzaren Psikologia Batzordearen laguntzaz ezarri da teknika ikastetxean, eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleak hezi ditu  (baloreak, bizikidetza, indarkeriari ezezko borobila, e.a.) beheragoko ikasmailetako ikasleen tutore emozional izan daitezen.. Gaur goizean eman die txartela Gurutzetako Alazne ikastetxeko ikasleei Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

-Arazoren bat dutenean, helduen babesik gabe gidatu eta laguntzea da helburua, bai eta bizikidetza hobetzea eta bullyingari aurrea hartzea ere.  Eskola bizikidetza hobetzeko hezkuntza-estrategia bat da, eskola indarkeria eta jazarpenari aurrea hartzeko neurri praktiko modura diseinatua. Hezkuntza komunitate osoa inplikatzen duen programa instituzionala da, eta parekoen –tutoreen – arteko laguntza (emozionala, soziala eta pertsonala) du oinarri, haiek ikasle tutorizatuengan duten  eragina  gurasoek eta irakasleek dutena baino askoz handiagoa baita.

Horrela, eskola jazarpenari aurrea hartzeko prozesuen protagonista bihurtu dira ikasleak, eta ahaldunduak izan dira  ikasle txikienen  tutore emozional eta erreferente gisa. Zehazki, Bigarren Hezkuntzako 3. ikasmailako ikasleek 1. ikasmailakoak tutorizatuko dituzte; eta Lehen Hezkuntzako 5.ekoek, berriz, 3. ikasmailakoak.

Ikastetxean gerta dakiekeen edozein egoerari aurre egingo dioten umeak heztea da helburua.  Lehenengo Hezkuntzako ikasleei jokaera osasungarriak sorrarazten dizkiete. 800 ikastetxe ari dira garatzen programa estatuan, eta geroz eta gehiago ari da zabaltzen.

 

Iturria: Barakaldo Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.