Bizkaiko ikastetxeetan “bullying”aren aurkako bere konpromisoa erakusten jarraitzen du BBK-k. Jagon hezkuntza-programaren bidez egiten duen etengabeko beharraz gain, #stopbullying publizitate-kanpaina aurkeztu du publiko orokorrarentzat. “Zure isiltasuna, bere indarra” lemarekin, kanpainaren ardatza taldekideen konplizitate aktibo edo pasiboaren garrantzia da, jazarritako pertsonarentzako laguntzari dagokionez. Kanpainarako sortu den rap musika izen bako poema ospetsu batean oinarritzen da, “Etorri […]