Mito eta harrokeriak

fantasmada

…neskak orgasmoa iristen ez badu, ezin da haurdun geratu.

Ez du zerikusirik. Haurdun geratzeko aukera neskaren hilekoaren zikloak, eta antisorgailuak erabiltzeak baldintzatzen dute.

…neska hilekoarekin badago, ez dago haurdun geratzeko aukerarik.

Neska hilekoarekin badago, ez dago haurdun geratzeko aukera handirik, baina hilekoaren zikloan, besteak beste, emozio-faktoreek eragina daukatenez, hormona-zikloak aldatu egin daitezke, bai eta hilabetean, obulazio bikoitza eragin ere. Aukera handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, baina ezin dugu esan ezinezkoa denik.

 

…lehenengo aldian ezin zara haurdun geratu.

Penetrazioa baldin badago, nahiz eta lehenengo aldia izan, ondorengoetako beste aukera izango dituzu. Neskaren hilekoaren zikloak baldintzatzen du dena.

 

…zutik eginez gero, ez dago haurdun geratzeko aukerarik.

Haurdun geratzeko aukera ez du gorputz-jarrerak baldintzatzen. Penetrazioa badago, haurdun geratzeko aukera dago.

 

…atzera egitea oso antisorgailu eraginkorra da.

Atzera egitea da zakila baginatik eiakulatu baino lehen ateratzea. Ez da antisorgailu eraginkorra, zeren eta gizonak eiakulatu baino lehen espermatozoideak izan ditzakeen tanta batzuk jaria baititzake.

EURIA EGIN AURRETIK, ZIRIMIRIA!

pastillas o condon

…preserbatiboak ez dira antisorgailu onak sarritan apurtu egiten direlako, eta gainera, sentsibilitatea galarazten dute.

Preserbatiboa behar bezala erabiliz gero, oso metodo prebentiboa da, zeren eta nahi ez den haurdunaldia ekiditeaz gain, sexu-transmisiozko gaixotasunak ere prebeni ditzakeen metodo bakarra baita. Preserbatiboen haustura gehienak behar bezala erabiltzen ez ditugulako gertatzen dira. Haustura ekiditeko homologatuak direla eta zaharkituak ez daudela ziurtatu beharko dugu, bai eta behar bezala gorde eta jarri ere.

 

…pilula antisorgailua harremana izango duzun egunean baino ez da hartu behar.     Pilula egunero hartu behar da, harremanak izan nahiz ez izan. Baina horretarako, behar-beharrezkoa da ginekologoarengana joatea.

…pilula antisorgailuak sexu-transmisiozko gaixotasunak prebenitzen ditu.

Pilula antisorgailurik eraginkorrena bada ere, ez ditu sexu-transmisiozko gaixotasunak prebenitzen, nahi ez den haurdunaldia baino ez du ekiditen.

 

…sexu-transmisiozko gaixotasun bat bakarrik kutsa daiteke sexu-harreman asko badituzu denbora laburrean, eta ezagutzen ez dituzun pertsonekin.

Sexu-transmisiozko gaixotasunen batez kutsatuta dagoen norbaitekin sexu-harreman bakarra izan arren, gerta daiteke kutsatzea. Sintoma nagusiak genitaletan azkura, narritadurak… izaten dira. Horrelako sintomaren bat baduzu, joan zaitez medikuarengana.

 

…sexu-transmisiozko gaixotasunaren sintomak desagertzeak sendatuta zaudela esan nahi du.

Sexu-transmisiozko gaixotasunen bati dagozkion sintomak badituzu, joan zaitez medikuarengana lehenbailehen. Izan daiteke egun batzuk barru desagertzea, medikuarengana joan barik. Baina ez ezazu kontsultatu barik utzi, zeren eta sintomak albo-ondorio gogorragoekin berriro ager baitaitezke.

 

…HIESak homosexualei eta drogazaleei baino ez die erasaten.

GIBak ez du kontuan hartzen zer garen, zer egiten dugun baino.

 

…norbaitek HIESa badu, nabaritu egiten zaio.

Norbait seropositiboa edo GIBaren eramailea bada, ez zaio ezertxo ere nabaritzen, oraindik ez baita gaixotasuna garatzen hasi. Odol-analisirik egin ezean, norberak ere ez daki baduen ala ez.

 

…homosexualitatea gaixotasuna da.

Sexualitatea bizitzeko beste aukera bat baino ez da. Beste edozein aukera bezain errespetagarria.

homo2 homohomo2homohomo2

 

Iturria: Guía violencia de género

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.